XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hirian da Wynant berriro esan zuen eta nerekin egon nahi du.

Atzera egin nuen prestatuak nituen edariekin.

- Ba, bazkaria utziko....

- Itxaron dezala - esan zuen, eta basoetako bat hartu zidan.

- Beti bezain zoroa?.

- Ez da txantxetakoa - esan zuen Macaulayk serio.

Ba al zenekien ospitale batean eduki zutela berriro, urtebetez ia, 29an?.

- Ez.

Baietz egin zuen buruaz.

Eseri, basoa bere eserlekuaren ondoko mahai batean utzi, eta niregana makurtu zen apur bat.

- Zer nahi du Mimik, Charles?.

- Mimik? Ah, emazte-ohia.

Ez dakit.

Zerbait nahi behar al zuen ba?.

- Halaxe izan ohi da esan zuen lehor, eta oso poliki gero, eta zuk jakingo zenuela uste nuen.

Hori zuen ba.

- Entzun, Mac, sei urtetan ez naiz detektibe izan, 1927tik - esan nion.

Arretaz begiratu zidan.

- Benetan - ziurtatu nion.

Ezkondu eta urtebetera, nire emaztearen aita hil zen, eta zerrategia, burnibide estu bat eta beste gauza batzuk utzi zizkion, eta nik Agentzia utzi nuen haietaz arduratzeko.

Baina bestela ere ez nuke lanik egingo Mimi Wynantentzat, edo Jorgensen, edo dena delako horrentzat; berak ez ninduen gustoko, ez eta nik bera ere.

- Oh, ez nuen uste zu...- Macaulay moztu egin zen keinu ilun batez eta basoa hartu zuen.

Ahotik aldendu zuenean, esan zuen: Pentsatu besterik ez nuen egiten.